Erdi Aroko filosofia

PLATON eta ARISTOTELES
Aristoteles Estagiran jaio zen, k.a 384. urtean, eta K.a 367.urtean Platonen akademian sartu zen. Platonen eragin nabarmena izan bazuen ere, Aristotelesek beste norabide bat eman zion Mendebaldeko pentsamenduari.
Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute: biek esaten dute errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela. Baina benetako errealitatea (Ontologia) zer den azaltzeko orduan, bi pentsamenduak desberdinak dira.
ONTOLOGIA:
-
Platón: mundu sentikorra ez da benetako errealitatea; ez da errealitatea
-
Aristoteles: Platonen idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatzen du. Errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen
-
Errealitate substantziala: Inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea. Errealitatea den bakarra (lehen errealitatea edo lehen substantzia)
-
Errealitate akzidentala: Gauza zehatzetan hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea. Lehenengo substantzian baino ezin dira izan. (esentzia unibertsala edo bigarrren substantzia)
Mundu sentikorraren aldaketak azaltzeko, Platonekin desberdinduz Aristoteles bere teoria hileformikoan oinarritzen da. Platonen ustez, mundu sentikorra ez da benetakoa, kopia bat baizik.
Teoria hilemorfikoa: gauzak materia eta formaz osaturik daudela baieztatzen duen teoria da. Aristotelesek substantziaren aldaketa izan zuen teoriaren oinarri. Aldaketa prozesu horretan gai guztietan izaten da aldatzen den zerbait, eta tinko geratzen den beste zerbait. Aristotelesen arabera hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan:
-
Forma: orain dena edo oraingo izatea
-
Subjektua: aldatzen den gaia
-
Potentzialitatea: ez-izate erlatiboa, hau da izan daitekeena.
Izakiak ez dira oraintxe direnak bakarrik, izan daitekeena ere bai. Beraz, izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma. Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait materia bati lotuta baizik.
EPISTEMOLOGIA:
Errealitatea ulertzeko era horrek eragin zuzena du ezagutzaren teorian (epistemologian): Platonen ikuspuntutik ezagutza-prozesuan esperientzia sentikorra engainagarria eta baztergarria da. Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin hasten da, ondorioz ez da baztergarria.
ANTROPOLOGIA:
Mundu sentikorraren ulerketari eta teoria hileformikoari lotuta dago gizakiaren definizioa. Platonen ustez gorputza arimaren kartzela da eta gizakia arima baino ez da naiz eta gorputz batean egon. Aristoles ordea hau pentsatzen du: arima bizi printzipioa da, gorputzari lotuta eta hilkorra dena. Gorputza eta arima batasun substantziala dira: bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia. Aristoteles zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreministentziaren teoria.
ZORIONTASUNAREN IDEIA:
Platonek ezagutzarekin lotzen duen arren, Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontzu izatea da. Platonen ustez arimaren alderdi bakpitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako bizitza orekatua da zoriontasuna. Zentzu horretan zoriontasuna barne printzipio bati dago lotuta. Aristotelesen ikuspuntutik denok lortu nahi dugu hori, zoriontasuna alegia. Praktikaren bidez lortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker.
