top of page

DESKARTES

DESCARTESEN DESENGAINUA:

 

Ikasketek Descartes desengainu egin zuten. Gaztaroan, frogatu gabe, zenbait sasiegia egiatzat onartu zituelako, minduta sentitu zen.

Desengainu hura bere filosofia sortzeko lehen urratsa izango da. La Flèche ikastetxetik ateratzen denean, uste du han ikasitako guztiak ez duela ezer balio, matematikak salbu.

Horregatik, ikasketak utzi ondoren, “Munduko liburu handia” irakurtzeari ekingo dio, eta Europan zehar bidaiatuko du.

METODOA DESCARTESENGAN:

 

Zientzian eta filosofian, Aro Modernoa metodo berri baten bilaketan hasten da. Francis Bacon izan zen bere “Novun Organum”- arekin metodo berri bat aurkitu zuen lehen pentsalaria. Descartesek gauza bera egin zuen bere “Metodoaren diskurtsoarekin”.

Bi filosofo diotenez, metodo ziur baten falta da gizadiak gizaldietan zehar ezagutza urriak lortzearen arrazoia bai eta metodo egoki baten falta da zientziaren gaitz gehienen zergatia eta sustraia. (metodo berri bat behar da)

 

Arazoa hau zen: Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko zuen metodo berri bat aurkitzea, era berean Elizaren eta Aristotelesen aginpidea egiaren irizpide gisa ordezkatuko zuena.

 

Silogismoa premisa nagusi batean, hau da, egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktibo bat da. Horrelako sistema bat bidegarria zen, fedearen bidez lortutako, ede Eliza edo Aristotelesen aginpidean oinarritutako printzipio edo egia orokorrak zituelako. Printzipio orokor horiek hautsi zirenean, ordea, premisa nagusia, silogismoa, baliogabe gelditu zen. Silogismoak, kasurik hoberenean, zerbait ezaguna azaltzeko balio du, baina ez egia berriak ikertzeko. Horregatik, silogismoan erabili zen metodo deduktiboa desegin zenean, metodo berri bat aurkitzea beharrezkoa iruditu zitzaion Descartesi.

 

  • METODOA: Aplikatzeko arauak (zuhurrak eta sinpleak) zer egin behar dugun jakiteko. Metodoa jarraituz ezin du faltsua dena egitzat hartu edo egia dena faltsutzat. Metodoa erabiltzen duenak jakinduria handitzen du eta zihurtasuna (egia dena) lortzen du.

EGIAREN IRIZPIDEA:

 

 Judizio baten egia edo faltsutasuna erabakitzeko erabiltzen dugun eredua da.

 

  • Autoritate-irizpidea: Erdi Aroan, Elizaren eta Aristotelesen aginpidea onartzen zen irizpidetzat. Baina XVII. mendan onartezina zen halako irizpidea,onartezina zelako.

  • Indukzioa: Indukzioa esperientzian eta behaketan oinarritzen bada ere, Descartesek ez du onartzen egia ziurra lortzeko irispide gisa, irizpide horren baliozkotasunak kasu posible guztien azterketa eskatzen duelako (indukzio osoa), eta ezinezkoa da hori kasu gehienetan.

  • Matematika eta arrazoiaren egia: Esperientziatik at dagoelako eta bere egia ez diolako esperientziari zor, Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko. Horregatik deitzen zaio “arrazoiaren egia”, ez dagoelako esperientziaren menpe, arrazoiarenean baizik.

METODOAREN ARAUAK:

 

Deskartsesk lau arauk osatutako metodoa erabiltzen du.

 

1.- Lehen erregela: nabaritasuna

 

  •  “Ezer ez daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela jakiten denean izan ezik”.

Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna. Ideia batek, argia izateko, beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du, eta berezia izango da haren zatiak elkarren artean banaduta badaude.

 

2.- Bigarren erregela: analisia (intuizioa)

 

  •  “Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala”

Descartesen  ustez, ezagutzak egiazko ziurtasun bat izatea lortu nahi badu, soiletik hasi behar du. Zatiketaren intuizioz hautematen diren “natura soilak” lortzea du helburutzat.

Intuizioa, Descartesen ustez, espirituaren hautemate soil eta berehalakoa da, hain bereizkor eta erraza ezen zalantzarik izateko unerik ez duen uzten.Beraz, proposizio konplexien aurrean, alderantzizko bidea egin beharra dago, hau da, iluna soil bihurtuz hasi behar da.

 

3.- Hirugarren erregela: sintesia (dedukzioa

 

  • "Nire gogoetak ordena batekin zuzentzea, objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz apurka-apurka konplexuetaraino iristeko, eta beraz horrela jokatzeko aukera ematen ez digutenen artean ere ordena bat proposatzeko

Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Dedukzioak ez du oraingo nabaritasunaren beharrik, oroimenak prestatzen dio hori. Dedukzioak ez du intuizioak beste ziurtasunik; hala ere, huts egin gabe joka dezake, printzipio nabarietatik abiatuz, pentsamendua etengabeko mugimenduan badarama.

 

4.- Laugarren erregela: berrikusketa

 

Erregela horren helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneei buruz ohartaraztea da. Hutsuneak saihesteko, egia batetik bestera pasatzerakoan, pentsamenduaren mugimendu iraunkor eta etengabea egin behar da; zerrendaketa ez bada osoa eta hutsuneren bat gertatzen bada, arriskuan jartzen dugu arrazoibideen uztardura eta ondorioaren ziurtasuna.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZALANTZAREN FUNTZIOAK:

 

  • Lehen funtzioa: garbiketa gnoseológikoa. Lehen funtzioa hondakinak kentzea da, hau da, burmuinaren garbiketa gnoseológikoa. Descartesek proposatzen digun planteamendu kritikoa gure buruari galdetzea besterik ez da: ba al dugu zalantzarako motibirik? Benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro, gure adimenetik baztertzea da onena.

 

Existitzen den guzti-guztia zalantzan jarri behar da, baina zalantzan gelditu gabe. Descartesen zalantza ez da egoera kritiko behin betiko bat, egoera iragankor bat baizik, ziurtasun osoa den egoera kritiko behin betiko batera bideratuta dagoena.

 

  • Bigarren funtzioa: ziurtasun-iturria. Zalantzaren bigarren funtzioa hau da: ziurtasun-iturria izatea, eta ez derrigorrezko pasagune bat bakarrik...Ezer ere ez da behar zalantza horretatik at. Horretarako zalantzak zalantza eszeptikoa gainditzen du. Ezin da benetako zalantza izan; eta ez da. Zalantza metodikoa da, hau da, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZALANTZAREN MAILAK:

 

  • Zentzuarena: Honela dio Descartesek: “Orain arte ziur eta egiatzat izan dudan guztia zentzumenetatik etorri da nigana. Sarritan zentzumenek engainatu egin nautela esperimentatu dut, eta behin zimardikatzen gaituenaz ezin gaitezkeenez fida, zentzumenez ezin naiz fida.”

  • Arrazoiketen hutsak: Arrazoiaren bidez lortutako ezagutza guztiak zalantzan jartzean datza

  • Ametsena: Ametsetan, lotan gaudenean, esna gaudenean besteko sentsasio sendoak eta gogorrak izaten ditugu. Hortik ondorioztatzen dut, dio Descartesek, “loalditik itzarraldira argi bereiz dezakegun ezaugarririk ez dagoela.” Horregatik, ametsetako eduki guztiak ere zalantzan jarri behar dira.

  • “Jainko gaiztoaren” hipotesia: Hipotesi metafisiko eta epistemologikoa da. Zalantzaren bigarren mailaren bidez ere ezin zitezkeen egia matematikoak zalantzan jarri: esna edo lotan egon, 2 + 3 = 5 izango da beti. Hori hala ez izateko aukera bakarra batuketa egin dudan bakoitzean Jainko ahalguztidunak ziria sartu izana izango litzateke. Jainko gaiztoak berea egin ez dezan, aukera hau bakarrik geratzen zait hipotesi honen aurrean: ziurtzat ezertxo ere ez onartzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LEHEN ZIHURTASUNA:

 

Ez dago zentzumenen bidez jasotako munduaz fidatzerik, nire gorputza amets hutsa izan daiteke, eta ez dago ezagutza erabat ziurrik, ez eta egia matematiko sinpleenetan ere. Zalantza hain sakona izanik, lehenengo eta funtsezko ziurtasuna argitzapen bat bezala sortu zen. Honela azaldu zuen “Metodoari buruzko diskurtsoa”-n: “Den-dena gezurra zela pentsatzen nuen bitartean, konturatu nintzen, pentsatzen ari nintzenez, ezinbestekoa zela ni neu zerbait izatea; eta egia honetaz ohartu nintzen: pentsatzen du; beraz, izan banaiz (cogitoa). Hori dela eta, pentsatu nuen egia hori inolako kezkarik gabe han nezakeela filosofian bilatzen ari nintzen lehenengo printzipio gisa.”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jenio maltzurra iruzurgilea eta ahalguztiduna denez, baliteke jasotzen ditudan era askotako irudipen horiek guztiak nire baitan jartzea; beraz nire pentsamendutik at ez legoke beste ezer. Edo, bestela, litekeena da nire irudipenek errealitatearekin zerikusirik ez edukitzea edota gorputz baten jabe ez izatea ere. Dena dela: Gauza horiek guztiak pentsatu egiten ditut.

 

Cogitoaren egiaz konturatu eta berehala, Descartesek presa handia izan zuen egia bakar hori ez zela dedukzio baten ondorioa izan jakinarazteko. Ez da ulertu behar  “pentsatzen dudanez, izan banaiz” intuizio bakarra da, eta bertan ni izan banaizela errealitatea da. Cogitoaren egiaren bereizgarria hau da: autoebidentzia da, pentsamendua eta pentsatu duen pertsona hartzen baititu bere baitan. Pentsamendu horren ziurtasuna ezin dezake jenio iruzurgileak ere zalantzan jarri: Gogitoa da lehenengo ebidentzia eta absolutua, zalantza metodikoari aurre egiten dion bakarra.

 

Cogitoaren ebidentziak ez du inolako ziurtasunik ematen gurputzarena den ezertaz, ez gorputzeko atalez, ez horien ezaugarriez. Pentsatzea bakarrik da ziurra: “Pentsatzea nire ahalmena da eta horixe da nigandik bereizi ezin den bakarra. Descartesek nahimena, afekzioa eta judizioa bereizten ditu. Hori guztia da pentsatzea. Garrantzitsuena da  “gauza” hitza erabiltzen hasi dela konturatzea: pentsatzen duen gauza bat. Descartesek “gauza” substantzia aristotelikoaren moduan ulertzen zuen. Pentzatzeak subjektua behar du ezinbestean, eta Descartesek subjetu hori Aristotelesek bezala ulertzen du: pentsatzen duen subjektua sustantzia edo, pentsatzen duen gauza bat, res cogitans. Cogitoaren intuizioak lehenengo egia eztabaidaezina ekartzeaz gain, gauza erreal bat ere ekarri du; lehenengo errealitatea edo lehenengo substantzia hain zuzen

 

  • Substantzia: Berez izan daitekeena; hau da, beste sustantzien beharrik ez duena, lekuarekiko eta gorputzekiko eta genio maltzuarekiko erabat aske den pentsamenduaren beraren errealitatean. Pentsamendua da batik bat errealitate substantziala.

 

Cogitoa ebidentzia absolutu egiten duen gauza bera erabili behar da, ustezko beste egia batzuk egia diren ala ez jakiteko.

 

Argitasunari eta bereizkuntzari esker da cogitoa ebidentzia. “Argia zehatza eta desberdina da, sinpletasunari dagokiona; hau da, argia intuizioz hautematen den arartegabekoa da(ez, beraz, dedukzioz edo arrazoiz). Desberdina bere errealitate sinplean ezagutzen dena da. Horixe da cogito ergo sum-eko egia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

        

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Google+ Black Round
  • Facebook Black Round
  • Twitter Black Round

© 2023 por Blog de Crianza de Hijos. Creado con Wix.com

Av. Los Rosales 122, 28021, Madrid.

info@misitio.com

Tel: 914-123-456

Fax: 914-123-456

bottom of page