Erdi Aroko filosofia
JAINKOAREN EXISTENTZIA: Bost ibilbideak
LEHEN BIDEA: (motor ibilgariena)
Gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den guztia beste gauza batek higiarazten du. Elkar higiarazten duten motor segidak ezin dira infinituak izan; hortaz, higiarazi ez den lehen motor bat dago, eta motor «hori da guztiek Jainkoa deitzen dutena».
BIGARREN BIDEA: (kausa arazleena)
Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten ondorioa dira. Baina ezin da kausen segida amaigabe bat osa tu; beraz, kausa arazle bat dago, lehen kausa edo kausa kausatu gabea: «Denek Jainkoa esaten diote».
HIRUGARREN BIDEA: (Izaki kontingenteena)
Munduan sorrera eta galera gertatzen dira: gauzak existitzen hasten dira eta existitzeari uzten diote, kontingenteak di ra. Guztiak existitzeko denbora tarte jakin bat du, guztia kontingentea da; hortaz, ezer existitzen ez zen garai bat ere izan zen. Izan ere, existitzen dena existitzen denaren ondotik soilik hasten da existitzen. Guztia kontingentea balitz, orain ez litzateke ezer izango, eta bistakoa da hori faltsua dela; beraz, izateen artean bat halabeharrez izango da beharrezkoa, eta horrek bere baitan izango du behar horren kausa: alegia, «guztiek Jainkoa deitzen dutena ».
LAUGARREN BIDEA: (perfekzio mailena)
Izateek perfekzio mailak dituzte: batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak edo prestuagoak direla ikusten dugu, gorena da mota horren barruan den guztiaren kausa. Izate segida batzuk perfekzio mugatuko kausa dira, eta kasu horietan, ezin da infiniturantz jo. Beraz, izate goren bat dago; izate horrek goren mailako perfekzio guztiak ditu, eta hori da perfekzio ororen azkeneko eta lehenengo kausa.
BOSGARREN BIDEA: (munduaren ordenarena)
Izateek naturan duten xedean oinarritzen da. Adimenik ez duena ez da bere xederantz joaten, ulertzen eta ezagutzen duen norbaitek eramaten ez badu; esentziarekin bat ez datorren adimenak aurretik kausa bat behar du, eta izate horrek gauza bakoitza bere xederantz era maten du; horri Jainkoa esaten diogu.
