top of page

ANTROPOLOGIA

  • 20 feb 2016
  • 1 Min. de lectura

Gizakiari buruzko agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio.

  • Dualismoa: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia, kreazioaren gailurra da. Gizakia gorputz hilkor eta mundukoiz baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziak osatzen dute gizakia: arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna.

Hilezkorra den arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Arimaren materia‐gabetasuna eta bere substantzia izaerak hilezkortasunaren froga argiak eta garbiak dira. San Agustinen ustez, arima Bizitzaren parte da, eta bere esentzia Bizitza den Printzipiotik hartzen du, ondorioz, hilezkorrada.

  • Platonekiko desberdintasuna: Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua. Platonek, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen zela dio. Agustinen pentsamendua gai honi buruz bi etapatik igarotzen da:

  1. Lehen etapa: tradukzionismoa onartzen du. Gurasoek sortzen dute seme‐alaben arima

  2. Bigarren etapa: kreazionismoa onartzen du. Jainkoak banan‐banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak, sorrera hori zer unetan gertatzen den esaten ez badu ere.

Garrantzia: Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Arimari esker bihurtzen da materia bizidun eta eratu. Arima hilezkorra da, gorputza ordea hilkorra, munduaren amaieran berpiztuko bada ere.

Bekatua: Agustinentzat gizakia bekataria da, bekaturako jatorrizko joera du, eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorio da.


 
 
 

Comentarios


Conoce a los padres 

Somos Sebastián y María...

Posts Destacados
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Posts Recientes
Búsqueda por Tags
Nuestra Comunidad 

Supermamá

Papás Héroes

Paraíso de Bebés

Niños Artistas

  • Google+ Black Round
  • Facebook Black Round
  • Twitter Black Round

© 2023 por Blog de Crianza de Hijos. Creado con Wix.com

Av. Los Rosales 122, 28021, Madrid.

info@misitio.com

Tel: 914-123-456

Fax: 914-123-456

bottom of page