top of page

ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA

  • 20 feb 2016
  • 2 Min. de lectura

Askatasunari buruzko Agustindar pentsamendua manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako erreakzioak sortutako sintesia da. Manikeoen aurka hauxe esango du: gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan, gizakiaren askatasunean baizik. Pelagianoen aurkako idazlanetan esango du onaren sorrera ez dagoela giza askatasunean, Gizakiak zuzen jokatzeko jainkoaren grazia behar duela.

  • Gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako hain zuzen. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Erabaki ahal duelako, borondatea erabili ahal duelako da gizakia. Gizakiak, Jainkoak sortuak, harenganako joera izan behar du; Jainkoarengana zuzendu behar du bere burua, kontzienteki edo inkontzienteki, eta horixe du helburu.

Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: Hura maitatzera behartuta dago. Jainkoa lortzeko askatasuna izango du, baina ez badu Jainkoa lortzen, zorigabekoa izango da. Jainkoa zerbitzatzen duenean askei zango da, eta zoriontasuna lortuko du, esklaboa, berriz, Jainkoagandik urruntzen denean.

  • Jatorrizko bekatua: Gizakia askatasunean sortua izan zen. Baina jatorrizko bekatuagatik, gizaki erori gisa, askatasuna galdu zuen, eta liberum arbitrium-a, aukeramena edo askatasuna berreskuratzeko aukera izan nahi du. Agustin Hiponakoaren ustez, gizakiak bekatua egin zuen aukeramen edo borondateagatik gaitza sortuz. Gizakia bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoaren gandik urrundu eta bekatuan erori zen.

Jainkoaren laguntza: Gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu. Hori lortzeko, beharrezkoa du Jainkoaren laguntza: altxatzeko ahalmena izateko, Jainkoaren grazia behar du. Gizakia graziari eskera skeda, eta lor dezake bere askatasuna. Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du.

  • Bekatua: Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa bera maitatu. Hau da, gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.

Gaitzaren sorrera: Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak (Iurrikarak, ekaitzak, lehorteak, gaixotasunak...), eta gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua,gerrateak,adimen-ahultasunak, depresioak, bakardadea, larritasuna, beldurrak...). Gaitz moralak gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea. Gizakiaren helburua zoriontzu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengan itzuli behar du. Ongi gorenak Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean, zuzen jokatzen du; Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du.

Nola azal daiteke gaitzaren existentzia?

Manikeismoa: Agustin manikeoa izan zen garai batean, eta, manikeismoaren ustez, munduan dagoen on guztia Ongiaren printzipiotik dator; munduko gaitz guztia, aldiz, Gaitzaren printzipiotik. Dirudienez, horrela konpontzen zuten arazoa, erraz eta argi. Agustin manikeoa izan zenean, Nebridio adiskideak honela ziotson: 'Zeregin diezaioke Jainkoari Gaitzaren printzipioak, gaitzen batala? Orduan Agustin konturatu egin zen Jainkoa ustelgaitza zenez ez zegoela gaitzaren printzipiorik, gaitzak ez baitio ezer egiten.


 
 
 

Comentarios


Conoce a los padres 

Somos Sebastián y María...

Posts Destacados
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Posts Recientes
Búsqueda por Tags
Nuestra Comunidad 

Supermamá

Papás Héroes

Paraíso de Bebés

Niños Artistas

  • Google+ Black Round
  • Facebook Black Round
  • Twitter Black Round

© 2023 por Blog de Crianza de Hijos. Creado con Wix.com

Av. Los Rosales 122, 28021, Madrid.

info@misitio.com

Tel: 914-123-456

Fax: 914-123-456

bottom of page