ONTOLOGIA:
- 20 feb 2016
- 2 Min. de lectura
Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua, eta bestetik, har sortutako izaki kontingenteak.

Jainkoaren arima fededunean frogatua agertzen da: arima gai da Egia, Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke bere existentziarik gabe. Esan daiteke, beraz, Jainkoaren existentziaren froga‐saial dia ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena dela beste ezer baino gehiago.
1.- Argudio gnoseologikoa: (edo epistemologikoa) Egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
2.- Argudio kosmologikoa: Kosmosaren bitartez ere saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen. Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen egia baterantz (Jainkorantz) seinalatzen du. Gizakien arteko adostasunaren bitartez, giza espezie guztiak Jainkoa munduaren sortzailea dela aitortzen du.
3.- Ideiaeredugarriak: Jainkoaren existentziari buruzko agustindar benetako frogapena ideia eredugarrietan datza: ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia hau goiko adimena baino nagusiagoa da, adimenak bere aurrean makurtu egin behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak bere arima adimenean. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako. Adimenak argitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin.
4.- Izatean: Ideia eredugarriek eta betierekoek izatean oinarritu behar dute. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten duen bezala, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, Jainkoa. Jainkoaren existentzia ulertzeko kristau doktrika gogoratu behar dugu
Izaki kontingenteek ez dute finkotasunik, iraupenik. Badira eta ez dira aldi berean: izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak, eta aldaezin irauten duena da benetakoa. Izaki kontingente guztiak ezer ezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak.
Unibertsoaren kreazioa: Gauza guztiak, ,Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortuak, eta Izatea Jainkoagandik jaso dute.
Ezerezetik: Jainkoak mundua sortu zuen kreazio oso batean, ezerezetik. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu aurretik existitu. Grezian ez dago kreaziorik, aurrez existitzen ziren bi elementurekin (materiakaotikoa eta ideien formak), mundu fisikoko gauzak ateratzen dira. Gainera munduaren kreazioa borondatezko eta askea den ekintza bat da.
Jainkozko kreazio librea: bat batekoa eta osoa da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena.

















Comentarios