top of page

EPISTEMOLOGIA: Ezagutza

  • 22 feb 2016
  • 2 Min. de lectura

EPISTEMOLOGIA: Egia badela frogatu da: egia edukitzeak jakintsuak izateak zoriontsu bihurtzen gaitu

EZAGUTZA

Barnetasuna eta egia: Agustinekdio oroimeneanbarnetasunarenzatihorretan dagoelaegia,eta egia hori Jainkoa bera dela.

Ezagutza eta zoriona:

Agustinen ustez, Jainkoa bera da: Agustinek Jainko kristaua ekarri zuen berriro; eta gainera, Jainko hori gauzarik barne‐barnekoena baino barnekoagoa dela dio.

Ezagutza dualista: Agustinek platonismotik antropologia dualista jaso zuen, Haren ustez, arima maila handiagoko izatea da eta berea den zerbait ematen dio gorputzari, horrek ezagutza lortu ahal izan dezan.

Gorputza materiazko printxipio ustelkorra da. Arima elementu materiagabea eta ustelezina da. Ariman banaketa hau egiten zuen:

  1. Behe mailako arrazoia: aldakorra dena eta zentzumenek hauteman dezaketena ezagutzea du helburu

  2. Goi mailako arrazoia: jakinduria, ulergarria dena, ideiak eta Jainkoa ezagutzea ditu helburu

Zentzumenen bidez hautematen dugunean, ez dugu ezagutza lortzen. Sentipenak aldakorrak dira, kontingenteak. Arimak bere baitatik ateratzen ditu objektuen irudikapenak, objektu horiek zentzumenetan eragiten dituzten aldaketei dagozkienak; jarduera horretan, zentzumenen munduari nolabait lotuta geratzen da arima.

Argialdiaren doktrina: Arimak ezagut ditzake egia aldaezinak diren objektuak, eta hortaz, ezin bestekoak eta betierekoak direnak orduan lortzenda ezagutzadeitzen duguna. Ezagutza ez dator sentipenetatik, baina arimatik ere ez dator, ez baita betierekoa, aldaezina edo ezinbestekoa. Izanere, betierekoa, aldaezina eta ezinbestekoa denari buruzkoa da egiazko ezagutza; alegia, benetan badenari buruzkoa.

Arrazoia eta fedea: Agustinen ustetan egia bat bera da guztiontzat. Ez daude bi egia, filosofikoa eta erlijiosoa: filosofiaren etae rlijioaren bidez biladezake gizakiak egia. Filosofiak eta erlijioak lortu behar duten egia Jainkoaren egia da. Egia lortzeko bide espiritual bat behar da, ezin da lortu metodo batekin.

Fedea + arrazoimena: formula "Intellige ut credas, crede ut intelligas" ulertu (arrazoia) sinesteko, sinetsi (fedea) ulertzeko. Arrazoiak eta fedeak harremana dute; halaere, ez da aurkaritzarik edo liskarrik sortzen, elkarren beharra baitute. Arrazoiak nahitaez fedearen onarpenaren aurretik joan behar du, fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia. Arrazoia fedea erabiltzen du zentzuzko galderak erantzuteko. Egiaren bilaketan fedea dago, arrazoia ez da nahikoa jakinduria lortzeko


 
 
 

Comentarios


Conoce a los padres 

Somos Sebastián y María...

Posts Destacados
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Posts Recientes
Búsqueda por Tags
Nuestra Comunidad 

Supermamá

Papás Héroes

Paraíso de Bebés

Niños Artistas

  • Google+ Black Round
  • Facebook Black Round
  • Twitter Black Round

© 2023 por Blog de Crianza de Hijos. Creado con Wix.com

Av. Los Rosales 122, 28021, Madrid.

info@misitio.com

Tel: 914-123-456

Fax: 914-123-456

bottom of page