EPISTEMOLOGIA 2.0: EZAGUTZA MOTAK
- 22 feb 2016
- 2 Min. de lectura
Ezagutza sentikorra:
Objektuen sumaketa da. Objektuek gure zentzumenetan aldakuntzak sorrarazten dituzte, baina aldaketa horiek ez dira ariman gertatzen. Arima jabetu egiten da gorputzak jasan duen eraldaketaz eta beragatik, gauzak, objektu fisikoak ezagutzenditu. Benetako egia lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez; benetako egia arimak bere baitan aurkituko dituen objektu aldaezinen ezagutzan datza.
Arrazoizko ezagutza:
Ezagutza mota hau zentzumenezko ezagutza baino askoz garrantzitsuagoa da. Arrazoizko ezagutzaren barruan, bi maila bereizi zituen Agustinek:
• Zientzia‐ezagutza: Behe‐mailako ezagutza mota honek kanpoko errealitateari buruzko ezagutza ematen du. Sentipenen datuetatik abiatzen da arrazoimena, eta sentipen‐datu horien bitartez, ezagutzen dituen objektu horiei buruzko judizioak egiten ditu.
• Jakinduria‐ezagutza: Arrazaizko goi‐ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera garamatza. Betiereko egiak edo mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu. Platonen teorian zihurtasuna ideien bidez dator Agustinengan berriz zihurtasuna jainkoak sortu zituen.
Argitzapena:
Platonen ustez, egia aldagaitzak ezagut daitezke Ongiak argiztatzen dituelako, Ongia ikusgarritasun‐ eta ikusmen‐printzipioa baita. Hiponako filosofoak, egia aldagaitz horiek Jainkoak argitzen dituela dio.
Giza adimena argitzen duen argia Jainkoagandik dator, jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak adimenari. Giza adimena aldakorra da, eta egia aldagaitzak. Jainkozko argitzapena behar dugu, beraz, gure adimena transzenditzen, gainditzen duena sumatzeko. Jainkozko argitzapenari esker soilik ezagut ditzake gizakiak Betiereko egiak. Jainkoa da egia irakasten digun barne Maisua eta gu argitzen gaituen Argia.
Barnerapena:
Egia, gizakiaren alderik sakonenean dago, haren kontzientzian. Gizakiak bere barnean hauxe aurkitzen du:
1.- Bere buruaren izaera aldakorra eta ez-egonkorra: gizakiaren ezagutza sentikorrak objektu ezegonkorrak eskaintzen ditu. Halaere, ezagutzaren berezko joerak benetako objektu egonkor eta iraunkorrak bilatzen ditu.
2.- Barneko egia aldagaitzak: Egia horiek giza naturaren aldakortasuna gainezkatzen dute; beraz, jainkozko adimenean izan behar dute oinarria, Jainkoagan daudelako. Eta gizakiak ezin ditu haiek ezagutu kanpoko laguntzarik gabe, izaki kontingentea delako. Jainkoak gizakia argitzen du egia aldagaitzak, egia eredugarriak, absolutuak ezagutzeko. Egia horiek gizakiak bere barnean, bere kontzientzian, aurkitzen ditu, Jainkoak berak jarri dituelako gizakiaren barnean.


















Comentarios