LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA:
- 22 feb 2016
- 1 Min. de lectura
Grekoen ikuspegi ziklikoari aurka eginez, (denbora ziklikoa dela uste zuten) Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen, gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan. Agustinek Jainkoaren hiria idazlanean azaltzen du Historiaren filosofia. Kristauak mundua amaituko zela uste zuten (Apokalipsia) haien ustez hil ostean bi bide zeuden:
salbazioa: zoriontasun absolutua, jainkoaren hitza bete ondoren lortzen da.
infernua: momentu honetan jakingo dugu emaitza, uneak ez du garrantzirik. 410. urtean Erroma s
untsitu egin zuten, eta erromatarrek kristauei leporatzen zieten erantzukizuna, hau da, Kristauen Jainkoa erantzulea zela zioten. San Agustinek, Jainkoaren Hiria erromatarren erasoei aurre egiteko idatzi zuen, eta kristauen apologia gisa erabiltzen da, mina eta gaitzaren zentzua azalduz. Gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da; onaren hiria, Jainkoarena eta argiarena, eta gaitzaren hiria, munduarena eta ilunpekoa. Agustinek gizakiak bi taldetan banatzen ditu; bere burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak, munduko hiritarrak, eta Jainkoa bere buruaren mespretxuraino maite dutenak, zeruko hiritarrak. Bi hiriak historian zehar nahasturik agertzen dira, baina azkenean banandu egingo dira, borrokak denboraren amaiera arte irauten duelarik, azkenik Jainkoaren hiria garaile geldituz. Beraz, bi maitasunen arteko liskarra dago; Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa. Jainkoaren hiria ikusezina da, eta horregatik epaiketa arte bi munduak nahastuta daude. Jainkoaren etsaiak ez diren batzuk Elizaren etsai gisa agertzen dira, baina egunen batean Jainkoaren seme bezala onartuak izango dira, eta beste “on” batzuk ez dira salbatuko.


















Comentarios