ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA
- 22 feb 2016
- 1 Min. de lectura
Zorionaren bila aritzea barne prozesu gatazkatsua bilakatu zen Agustinentzat. Gaztaroan, bere bizitzan bertan aurkitu zuen zoriona: zoriona gauza zehatzak dira, plazera.
Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi sortu zitzaizkion: Jainkoa eta gaizkia. Manikeismoarekin izan zuen esperientzia ez zen ona izan: errealitatearen interpretazioan materiazkoa baino ez zuten onartzen (materiazko errealitatea, gorputz masa zena)
Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak. Arrazoiaren aukerak nahasi egin zuen.
Manikeismoa eta eszeptizismoa Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean eta, ondoren, kristautu zenean gainditu zituen, baina baita testu neoplatonikoen irakurketaren bidez ere.
Platonismoaren eragina erabakigarria izan zen San Agustinen barne: prozesu horretan, beti onartu zuen Platonek egia ulertzen lagundu ziola: mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela ohartu zen Agustin, eta horrela gainditu zuen materialismo manikeoa; gaizkia ongiaren gabezia dela ulertarazi zion, eta ez gaizkiaren printzipio batek sortutakoa, manikeoek uste zuten bezala; gizakien barnemundua aurkitu zuen.
Benetako zoriontasuna:egia osoaz jabetzean datza. Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria (Absolutua) da.Goi Neurri hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, Jainko hori ezagutzeak eta edukitzea kzoriontasuna eskaintzen dio gizakiari.
















Comentarios