INGURU HISTORIKOA
- 20 feb 2016
- 1 Min. de lectura
Erromaren gainbeherak eragin izugarriak izan zituen mundu osoan, eta zirrara handi horrek eraginda Agustin Hiponakoak Jainkoaren hiria liburua idatzi zuen. III. mendean, Inperioaren gainbehera hasi zen. Gainbehera horren arrazoiak hauek izan ziren:
Germaniarren erasoek etengabe mehatxatzen zituzten Inperioaren mugak.
Inperioa handiegia zen, barrutik zatitzen ari zen, eta gizartea krisian zegoen
Enperadoreek erreformak bultzatu zituzten (armada indartzea eta erlijio ofizialaren batasuna) Erromaren handitasunari eusteko asmoz, helburuak lortu ez baziren ere.
Kristautasunak barne-kohesioa apurtzen zuela uste zutenez, gogor erase zioten.
Konstantino erromatar enperadoreak, 313. urtean kristau erlijioa beste edozein erlijio bezala onartu zuen, eta Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzar hartu zuen, 360. urtean. Erromatar Inperioaren gainbeheran kristautasuna apurka paurka finkatu eta zabaldu zen erromatar inperio osoan.
Greziar kultura: Erromatar Inperioan, greziar kultura zen kulturaren oinarri nagusia, eta erlijioan Greziako erlijio erromanizatuak
nagusi ziren. Kristautasunak, ordea greziar eta erromatar filosofia eta erlijioarekin bat ez zetozen hainbat ikuspegi berrieskaini zituen, erromatar kulturarekin bateraezinak. Erromatar Inperioaren gainbeheran, greziar‐erromatar kulturaren eta kristautasunaren arteko norgehiagokan, kristautasunak irabazi zuen.
Bestalde, polemika intelektual sakon asko bizi izan zituen Agustinek: Kristautasunaren aldetik, hainbat heresia ari ziren elkarren aurka, egoera horren eragina Agustinen idazlanen tankera bizian eta polemikoan ikusten da. Agustinek, eszeptizismoa gaitzetsi zuen. Pentsaera epikurearra ere baztertu zuen San Agustinek.
Platonenganako miresmen handia agertu zuen Agustinek, jakinduriaz eta zientziaz jantzitako pertsona baitzen. Agustinen pentsaera filosofikoak oinarri platonikoak baditu ere, pentsalari bien arteko funtsezko desberdintasunetik sortutako diferentzia esentzialak daude.
















Comentarios